KIVa Eguna - Jazarpenik EZ!
KIVa Eguna
Egun osoko jarduna planteatuta eta etapa (DBH, LH) desberdinen arteko interakzioa bilatu nahian, KIVan landutako elkarbizitzarako konpromezuak ikusgai jartzea genuen helburu ekimen honekin. Tutoretza saioetan jazarpenari buruz izandako elkarrizketak eta lanketak (jazarpenaren mekanismoak, ondorioak ...), eta jazarpena gelditzeko taldeak jokatzen dituen rolak irudikatu nahi izan genuen.
Leloak aukeratu eta landu; berauek irudietan edota eskulan desberdinetan irudikatu; ikastoletako txoko guztiak leloekin eta eskulan horiekin "apaindu" egin genituen. DBH 2. mailako ikasleek elkarbizitzari buruzko hitzalditxoak prestatu zituzten LH 1. eta 2. mailetako ikaskidei eskaintzeko. DBH 1. mailetakoek, aldiz, zapata-kutxak eskuratu eta, aldez aurretik aukeratutako esaldiak idatziz, "elkarbizitzaren harresia" osatu zute. DBH 3. mailetako ikasleek, LHko gainontzeko taldeek talde-argazkia egin zezaten photcall-a prestatzeaz arduratu ziren.
Iñaki Zubizarreta: hitzaldia
Iñaki Zubizarretak ere goiza eman zuen gurekin. Saski-baloi zaleak zaretenok baliteke berau ezagutzea, besteaz beste, Bilbo Basket eta Pamesa taldeetan jardun izan baitu jokalari. Zuetako inor komizale bada, aldiz, berak protagonizatutako komikiagatik izan dakizuke ezagun. "Subnormal" izeneko komikia haren nerabezaroan jasandako jazarpenetan oinarrituta dago: jazarpenak, jipoien ondorioz koma egoeran egon eta berez buruaz beste egitear egoterainokoa ... DBH 1-2-3-4ko eta LH 6. mailetako ikasleek haren testigantza gordina entzun ahal izan zuten goizean eskaini zizkien hiru hitzaldietan. Egun horretan bertan, BERRIA egunkariak hari egindako elkarrizketa argitaratu zuen.
© ARESKETA IKASTOLA
Eskubide guztiak bere esku
Aresketa auzoa, 2 - 01470 AmurrioE. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00