Xakea- LH4
Jolasa
Jolasa hazkuntzarako eta osasun fisikorako eta mentalerako ezinbestekoa da. Jolas egiten duen haurra osasuntsu dagoen haurra da, eta, jolas egiten duen heldua, ere bai.
Jolasen artean mahai-jolasak ditugu, mahai baten bueltan jolasten direnak, alegia. Jolas hauek abantaila ugari eskaintzen dute, eta, gero eta gehiago dira hezkuntza eta garapenerako diziplina desberdinetan onuragarriak direla adierazten duten irakasleak, psikologoak ...
Baina ... dibertigarriak izateaz gain , zeintzu dira mahai-jolasen onurak?
Arauak barneratzen eta besteak ere arau beren menpean daudela ohartarazten digute; frustrazioa jasaten ikasten laguntzen digute (irabazi-galdu) baita autoestimuz errealitateari aurre egiten ere; gizarteratzea indartzen dute (harremanak, komunikazioa ...) eta garapen kognitiboa areagotu egiten dute (ikuspegi espaziala, kalkuloa, memoria ...).
Hau guztia praktikara eraman nahian, LH 4.mailako ikasleek xake jolasten hasteko hurbilpena izan dute Jon Guerroren eskutik. Jon, Laudio Ikastolako irakasle-ohia eta Aresketa Ikastolako aita-ohia, gelara hurbildu zitzaigun eta ikasleei xakearen hastapeneko arauak eta jolasaren nondik norakoak azaldu zizkien: jolasaren helburuak, pieza desberdinen mugimenduak, puntuak, halako mugimendua egitearen ala ez egitearen komenigarritasuna, estrategia ... . Eta, zer edo zer bazekitenak lehenengo hurbilpena izan zutenei lagunduz, mahai baten bueltan elkarrekin jolastuz, okerrez ohartaraziz, galderak eginez, zalantzak argituz ... azken batean, uste dugu jarduera honek lagundu ziela are gehaigo elkar ezagutzen.
© ARESKETA IKASTOLA
Eskubide guztiak bere esku
Aresketa auzoa, 2 - 01470 AmurrioE. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00