Euskal kostaldeko herriak ezagutzen: LEKEITIO (LH4)

Euskal kostaldea: LEKEITIO

irudia

LH 4. mailetako ikasleek Lekeitio ezagutzera jo zuten. Irteera hauek helburu zehatzak zituzten: Euskal Herriko kostaldeko herrien ezaugarriak aztertzea eta ezagutzea batetik eta, egonaldia probestuz, dinamika desberdinen bitartez, talde kohesioa, integrazioa eta elkarbizitzarako jarrera egokiak lantzea bestetik. Eta noski!, Lekeitioko hizkuntza nagusia euskara izanik, baita euskaraz bizi izatea ere!

Lehenengo egunean, herria ezagutzen hasi ziren: Garraitz irla, Lea ibaia, Isuntza hondartza … eta, horren ostean, Lumentza mendia eta beronen istoria ezagutzera abiatu ziren. Gutxi balitz, eta eguraldia lagun, hondartzaz gozatzeko tartea ere eduki zuten. Hau bai zortea!

irudia
irudia

Bigarren egunean, Isuntza Arraun Elkartea ezagutzeko abagunea zen; arraunketari buruzko ezagutzak jaso baita praktikan jarri ahal izan zituzten ere, arraunlarien sentsazioak bertatik bertara bizi ahal izateko.

Eguna ezin hobeto amaitzeko, Lekeitioko kaleetan barrena murgildu ziren “altxorraren bila” jolasean aritzeko. Hauek bai pirata trebeak!

Eta bukatzeko, azken egunean, San Pedro Kofradia bisitatzeko aukera izan zuten. Garai batean herri marinel honetan baleak nola arrantzatzen zituzten eta, gaur egun, arrantza egiteko itsasontziak portutik noiz eta nola irteten diren ikasi zuten.

Bukatzeko, arrantzatzen dituzten arrainak salerosketen nondik norakoak ikusi ahal izan zuten, arrantzaleek egunero portuan kokatzen duten merkatuari esker.

Honi guztiari eguraldia lagun izan zutela gehituz gero, ikasbide onuragarriagorik ba ote?.

irudia

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba