DBH4 - Akrosport

Akrosport

irudia

Esan bezala, Akrosport kirola taldekideen artean giza-piramide, dorre edota figura desberdinak egitean datza eta figura desberdin horiek osatzeko nahiz dezberdinak batzeko lotura elemetuak erabiltzen dira, hala nola, saltoak, gurpilak, itzulipurdiak, orekak ... Figura horiek guztiak egitean laguntzaileen papera guztiz funtzezkoa da, akrobaziak edonola egitea arriskutsua izan baitaiteke.

Laguntzaileek bi eginkizun garrantzitsu dute: batetik, figura/piramidea osatzen laguntzea -laguntza eraikitzailea alegia-, eta, bestetik, erorketen arriskua ekiditea -ziurtasuna emateko laguntza-. Zer esanik ez taldekideenganako konfidantza landu egin behar dela. 

irudia
irudia

Ezaugarri hauek guztiak kontu edukita, DBH 4. mailetako ikasleek bost taldetan banatuta beste hainbeste koreografia prestatu eta landu dituzte eta, Maialen Egia aurkezle izan dutela, HHko eta LHko txikitxoen harridura piztu duen saio bat eskani dute.    

Hona hemen eure hitzak: "HHko eta LHko txikiei akrosport erakustaldia prestatu diegu. Ikastolako txikiak harrituta geratu dira bost dantza hauek ikustean eta ikuskizunaren amaieran ume guztiak tatamiaren gainera igo eta guk egindakoa imitatzen saiatu egin dira!." Irudi guztiak ikusteko egin klik hemen.

irudia

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba