Non eta mugan!

Gaur, Beskoitzeko ikastolaren berri eman nahi dizuegu. Beskoitze Lapurdiko ipar-ekialdeko udalerri bat da eta ikastolen mugimendua hartaraino heldu da. Azkenaldi honetan, ordea, berri txarrak jaso dituzte.

2024ko INAUTERIAK irudietan

"Itxasoa" gaitzat hartuta, eta beroni lotuta, era guztietako mozorroak eta dantzak ikusgai izan genituen Amurrioko pilotalekuan. Hona hemen zenbait irudi!

LH1A/B: Altxorraren bila

Kaixo, lagunok? Ez nauzue ezagutu? Argitxo naiz, bai, baina pirata txikia bihurtu naiz! Jolastu nahi duzue nirekin?

Izarrek berezko argia dute? - LH5

Zerk eragiten du egunak eta gauak sortzea? Zergatik argitzen du Ilargiak? Izarrek berezko argia dute? eta planetek?

Zalantza horiek guztiak uxatze aldera lanket egin ostean, honatx sortutako maketak!

GOIKURIA aterpean EGONALDIA

Gorbeia Parke Naturalean dagoen Goikuria aterpean eman dute hiru egun LH 6. mailetako ikasleek. Bertan, talde lana sustatu eta elkarbizitzan sakontzeaz gain, Gorbeiako zenbait altxor natural eta kultural ezagutzeko aukera paregabea izan dute.

LH4 Lekeition

LH4. mailetako ikasleek hiru egun eman dute Lekeition: kultura, ohiturak, kirola ... euskara(z).  

Arabako suhiltzaileak

Arabako suhiltzaileak San Anton plazan izan dira Amurrioko ikasleei tailer anitzen bidez euren jardunaren berri emateko asmoz.  

DBH2: Kirol jarduerak Gorlizen

“Conquis”  telebistako programako erronkak adibidetzat hartuta, ginkana jarduera berritzailean aritu dira gure DBH2. mailako ikasleak Gorlizen.

ARESJAIA 2023.

Maiatzaren azkenengo ostirala gorriz margotuta izaten dugu egutegian Aresjaia-Aresketa Ikastolaren jaia ospatu ohi baitugu.

ARESJAIA 2023. Aurkezpen-bideoa

Multimedia Tailerrean aritzen diren DBH 4. mailako ikasleek biharko, maiatzaren 26rako, ospatuko dugun Aresjaia iragartzeko ekoiztu duten bideoa ikus dezazuen gonbidapena luzatzen dizuegu. Goza ezazue!

Orriak

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba
-era harpidetu