"EGIPTO, la exposición"
Erakusketak, Aintzinako Egiptori buruzko orotarako begirada eskaintzen du eta ikasleek, izen handiko monumentoak eskala handian ikusteko parada izan zuten, besteak beste, Abu Simbel Tenplua, Tutankhamonen sarkofagoa, Ramses II.aren eta Nefertariren fatxadak... Halaber, gidariei esker garai hartako Egiptoko bizimoduari buruzko bitxikeria ugari ezagutu ahal izan zuten.
Bertan ere, Hany Mostafa artista egiptoarraren lana ikusgai dago. Egileak zortzi urte igaro ditu bere ametsak egi bihurtzen: “ametsak buruan geratzen direnean ametsak baino ez dira, baina errealitate bihurtzen direnean orduan betirako geratzen dira bihotzean”.
Interesgarria gero! Beraz, lerro hauetatik bisitatzeko gomendioa luzatu nahi dizuegu. Ez galdu aukera gabonak arte ikusgai egongo da eta.
© ARESKETA IKASTOLA
Eskubide guztiak bere esku
Aresketa auzoa, 2 - 01470 AmurrioE. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00