“UNIVERSIDAD MULTICULTURAL-CUDEC” (Mexiko)

“UNIVERSIDAD MULTICULTURAL-CUDEC”

Ezaguna izaten da ikastoletan ematen den etengabeko berrikuntzen aldeko dinamikak (Txanela, Urtxintxa, KiVa, KIMU, hIZAN, EKI, Eleanitz … proeiktuak), non prestakuntza gaurkotua eskaintzen den.

Ildo honi jarraiki, eta hezkuntza alorrean gaur egun dauden erronkei aurre egiteko euskarri berrietan sakondu nahian, “Pedagogia Sistemikoa” deiturikoan trebatzen jardun dira Aresketa Ikastolako zenbait kide. Formakuntza Bergaran kokatuta dagoen CUDEC-Pedagogia Sistemiko Taldean jaso dute. Hauek Mexikoko “Universidad Multicultural-CUDEC” izeneko unibertsitatearekin lotura dute eta Berth Hellinger filosofo alemaniarraren printzipioetan oinarritzen da.

Hezkuntza-prozesuak ikuspegi zabal batetik ulertuta eta jorratzeko beharra ikusita, sistemako kide guztiak barne hartzen dira eta irtenbide bat ematen die behin eta berriz konplikatzeko joera duten gaiei, familiei, irakasleei eta hurrengo belaunaldiei eraginez.

 

 

irudia

Aresketa Ikastolakideen eskutik orain urte batzuk haur hezkuntzan ezarri zen gure metodologiaren(1) berri izan zuten eta berau ezagutzeko interesa erakutsi ziguten. Bisitaldia antolatu genuen bai Bergarako Pedagogia Taldearekin zein CUDEC-eko zenbait irakaslerekin eta, instalakuntzak ikusteaz gain, metodologiaz eta etapa desberdinetako irakasleekin euren jakinminak agertzeko eta argitzeko aukera izan zuten.

Pedagogia Sistemikako ezaugarriak:

 

PERTENENTZIA
Harremanen garrantzia pertsonen bizitzan. Ikuspegi horrek ikasleen, irakasleen, familien eta, oro har, hezkuntza-komunitatearen arteko harremanak kontuan hartzea dakar, eta, horretarako, kide izateko, laguntzeko eta lankidetzan aritzeko gogoa sustatzea.

irudia
irudia

LOTURA
Ikasleak bere familia-sistema osoaren ordezkariak dira, eta haien elkarreragin sistematikoak haien jatorrian ikus daitezke. Horregatik, oso garrantzitsua da gatazkei erantzun egokia ematea, sendagarria baita eta eragin positiboa baitu haien apredizaian eta garapenean.

FAMILIA
Hezkuntzaren oinarri nagusia da. Familiaren eta eskolaren artean zubiak ezarri behar dira. Horrek, mapa errealagoa ematen digu familia-sistemetan egon ohi diren leialtasun ikusezinak identifikatzeko, baita eskola-eremuan ikasleei eragiten dieten gatazkak konpontzeko.

irudia

 

irudia

Hiru faktore hauek lantzeak ikasle eta familia bakoitzari bere distira propioarekin begiratzeko gaitasuna eskeiniko digu. Begirada honekin, bere testuingurua errespetatuz, eskola eta familiaren arteko konfidantza indartu egiten da. Honela, ikaslea errespetatua eta baloratua sentituko da, bera eta bere talentua
garatzeko eremu seguru batean sentituz.

 
irudia

(1) Aresketa ikastolako Haur Hezkuntzako oinarriak:

Testuinguru aberats batean, uneko motibazioari jarraiki, adin desberdineko haurrekin elkarreraginetan, ikasleari batetik bestera era autonomoan mugitzeko aukera ematen dion pedagogia, beti ere, helduok (irakasleak, familiak, orientazio departamentua) bidelagun garrantzitsua izanik.

* Gai honi buruz gehiago sakondu nahi izanez gero, artikulo honekin batera topatuko dituzuen pdf-etan haiekin izandako elkarrizketak irakurgarri dituzue.

© ARESKETA IKASTOLA

Eskubide guztiak bere esku

Aresketa auzoa, 2 - 01470 Amurrio
E. aresketaikastola@aresketaikastola.eus | T. 945 890 360 | Ordutegia: 08:30 - 18:00
  • Ikastolen Elkartea
  • Araba Euskaraz
  • Herri Kooperatiba