DBH: Derrigorrezko Bigarren Hizkuntza

Helburuak
Ikasleak kulturaren oinarrizko elementuez jabetzea (alderdi humanistiko, artistiko, zientifiko eta teknologikoei dagokienez, bereziki), haiengan ikasteko eta lanerako ohiturak garatzea eta finkatzea, ondorengo ikasketak egiteko eta lan-munduan sartzeko prestatzea, eta bizitzan herritar gisa dituzten eskubideak eta betebeharrak gauzatzeko prestatzea..

Hizkuntzak
Hizkuntzen irakaskuntzari dagokionez, hizkuntzen tratamendu integratuaren bitartez gauzatzen da. Gure proiektuan, komunikaziorako erabiltzen den sistema da hizkuntza eta bere unitate komunikatiboa ez da hitza, ez eta esaldia ere, diskurtsoa baizik, mota askotako testuetan gauzatzen dena.

Atzerriko hizkuntzak
Atzerriko hizkuntzei bagagozkie, EKI proiektuaren eskutik lortzen dituzte ikasleek DBH bukatzean ingelesaren ulermen, produkzio, irakurketa eta idazketarako gaitasunak. DBHko 1. eta 2. mailetan Subject Projects lantzen da eta DBHko 3. eta 4. mailetan SSLIC, hau da, gizarte zientziak ingelesez lantzen dira.
Era berean, Eleanitz proiektuaren baitan, frantsesa etapa osoan zehar ikas daiteke eta, kasu honetan, hizkuntza horren lehen hurbilketa egitea da helburua.

Etapa honetan ezinbestekoa izango da ikasleak konpetentzia digitalaren lorpenera bideratzea eta, horretarako, IKT programaren bidez gauzatzen dira hainbat jarduera.