Konpetentzia orokorrak

Komunikazioa
Komunikazioa zentzu zabalean ulertzen da Txanela Proiektuan. Hizkuntza, ahozkoa nahiz idatzia, giza komunikaziorako baliabide nagusienetakoa dugu. Gainera, arlo ezberdinetako edukien lanketa integratuak, globalizazioak, alegia, indartu egiten du ikuspegi komunikatibo hori.

HIzkuntzak
Gaur egungo gizartean ezinbestekoa da hizkuntza baliabide eleanitzak izatea. 1. eta 2. zikloan ipuina ardatza dute, eta 3. eta 4 mailan gurasoen aurrean antzezten dituzte. 3. zikloan, aldiz, ipuinak alde batera utzita proiektuak gauzatzen dituzte.

Egiten eta ekiten ikasi
Ikasle bakoitza bere heziketaren protagonista nagusia da. Honetan Txanela proiektuak "ekiten ikasi" konpetentzia garatzeko aukera ezin hobea eskaintzen du, ikaslearen protagonismoa eta parte hartzea bultzatzen duelako.

Proiektuak
Azpimarratzekoak dira ikasleek burutzen dituzten proiektuak. Proiektuak burutzea, estrategia egokienetako bat da, "egiten eta ekiten" ikasi konpetentzia garatzeko. Ikasleek, egoerak aztertu ondoren, ideiak sortu, adostu eta gauzatzeko aukera dute eta horrela ekimena, autonomia eta erantzukizuna garatzen dituzte.