Skip to main content

Aresketa Irratia hizkuntza bere osotasunean -irakurmena, idazmena, ahozmena eta entzumena- lantzen duen proiektua dugu.

 

Irudia

Aresketa Irratia

Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloetako ikasleek burutzen duten proiektua duzue berau. Maila bakoitzak, egunero-egunero eta aste betez, irratsaio bat prestatzeaz arduratzen da.

Esatari, kazetari edota berri emale bihurtuta, eguneko albisteak prestatzeari ekiten diote dana prest egon dadin ikastolako gainontzeko ikasleak klasera sartzen direnerako.

Irudia

Prozedura

Goizean goiz, eta irrati bateko erredakzio batean baileuden, egun horretan irratsaioaz arduratu behar diren ikasleek bat egiten dute emango dituzten eguneko albistegiak -politika, gizartea, eguraldia, kirolak ...- aurkezteko, prestatzeko eta, ondoren ikastolako ikaskideei zein gurasoei, irratiaren bidez, emateko.