Ezinezkoa zirudiena egi bihurtu zuen 1977. urtean Amurrioko guraso talde batek: euren seme-alabei kalitatezko hezkuntza eskaintzea eta berau euskaraz izatea helburu, egun Aresketa Ikastola dena sortu baitzuten.
Hasierak batere errezak izan ez baziren ere -garai ilun batetik atera berriak, administrazio mailako arazoak, egoitza egokirik ez, irakasleak topatu... - etengabeko lanaren ondorioz, sendotutako proiektuaz ari garela gaur egun.
Haur Hezkuntzan, Lehen Hekuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezuntzan 600 ikasle baino gehiago duen irabazi-asmorik gabeko kooperatiba elkartea da Aresketa Ikastola, Euskal Herriko Ikastolen partaide dena, hasierako helburu haiei leial segitzen duena eta, etengabean, kalitatezko hezkuntza euskalduna bilatzen diharduena: zailtasunak zailtasun, Amurrioko zein Aiaraldeko familiei kalitatezko hezkuntza euskalduna eskaintzen. Etorkizuna zain dugu!.