Skip to main content

Aresketa Ikastolak 2000. urtean hasita, urtero-urtero -pandemiaren nahitaezko salbuespen bakarrarekin-, Hezkuntza Jardunaldi Irekiak antolatzen dihardu eta ohiko hitzordu bilakatu dira Amurrioko eta Aiarako kultur programazioan.



Nori zuzenduta?

Ikastolako familei ez ezik,  hezkuntzaz kezka izan dezaketen eskualdeko gainontzeko familiei nahiz profesional guztiei irekita daude. 

Ehun hizlari baino gehiagok parte hartu du antolatutako edizioetan eta bertaratutako publikoak prestakuntza jaso, gogoetak partekatu eta hezitzearen lan konplexu eta zirraragarri honetarako behar duen energia suspertzeko aukera izan du.