Skip to main content

Zer da EKI?

EKI proiektua ikasmaterial berri eta berritzailea da. Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarrituta eta integrazioaren pedagogiaren bitartez.  Datozen urteetan iritsiko dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ziklo osora. EKI proiektuaren egikaritzaren koordinatzaile Mikele Aldasoro eta Xabier Garagorrik zuzendutako lan taldean 52 profesional eta adituk hartu dute parte. Oinarrizko konpetentziatan (metadiziplinarrak eta diziplinarrak) sustraitutako Euskal Curriculuma garatzen duen proiektu konplexua da.

Helburu hori lortzeko EKI materiala integrazioaren pedagogian gorpuzten da, hau da, ikasleak barneratuta dituen jakintzez, egiten jakiteaz eta izaten jakiteaz ikasitakoa transferitu, artiulatu eta konbinatu egin behar du, arazo-egoera funtzional konplexuak konpontzeko.

Ikasmaterialaren markora etorrita, hiru zehaztapen maila banatzen dira: lehenengoan Oinarrizko eta Derrigorrezko Hezkuntza osorako ikaslearen irteera-profil orokorra definitzen da; bigarrenean arloari lotutako ikaslearen irteera-profil espezifikoa definitzen da; amaitzeko, hirugarrenean, ikasturte bakoitzerako gelan aplikatzeko unitate didaktikoak proposatzen dira.

Aresketa Ikastolan ikasmaterial hau 2016. urteaz geroztik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ziklo osora luzatuta dago eta 2018-2019 ikasturtean LH-ko bigarren zikloan (LH5-6) ezarri zen.

Euskal Curriculuma bizkar-hezur