Irudia

Zer da Eskola Agenda 2030?
Jasangarritasunaren kultura hezkuntza-komunitateetan eta, batez ere, ikasleengan integratzeko eta zabaltzeko hezkuntza-programa bat da.
Ingurumen Hezkuntzako programa gisa, Ingurumen arazoak konpontzen aktiboki parte hartzeko beharrezkoak diren motibazioa, ezagutzak, konpetentziak, jarrerak eta konpromisoak garatzea du helburu.
Irudia

Ezaugarriak:
- Jasangarritasunaren kultura sustatzen du ikastolan, Agenda 2030en GJHen esparruan.
- Hezkuntza-komunitatearen parte-hartzea bultzatzen du, gure ikasleen protagonismoa eta ahalduntzea ardatz eta oinarri hartuta.
- Ikasleen jasangarritasuneranzko konpetentzia eta irakasleen jasangarritasuneranzko irakaskuntza-konpetentzia sustatzen ditu.
- Hiru eremu-maila hartzen ditu: eskola-komunitatearena, udalarena edo eskualdearena eta komunitate globalarena