
Zerbitzua
Kataluinako Nani Moré sukaldaria, eskoletako jantokiko zerbitzuetarako eredu berrietan aditua eta aholkularia lanean aritu zen gurekin, sukaldarien prestakuntza (sukaldariak ikastolako ama-ohi batzuk sortutako "Jomabi Txokoa" izeneko enpresa arduratzen da) saioei baita begiraleen* formakuntzari ere arreta berezia jarri genien lehendabiziz.
* Zerbitzu honen barruan begiraleak -ikastolak berak kontratatutako langileak, alegia- sartzen dira, euren zeregina zaintza eta arreta hurbila ematea izanik.

Gure menuak
Garrantzia handia ematen diogu gure ikasleen elikadurari, hau dela eta, eskaintzen ditugun menuak bertoko produktuak eta garaiko produktuak erabiliz osatzen ditugu. Gure sukaldatzeko era ere aldatu egin da, gurea dieta mediterraneoa da, hau da, barazki freskoak eta garaikoak, lekaleak eta zerealak (anitzak) eta animalien proteina neurri egokian kontsumitzean datzana, frijituak murriztuz eta labean prestatutako menuak nagusi.. Honi esker, gure ikasleen elikadura osasuntsua izateaz gain, inguruarekiko dugun gure ardura ere erakusten dugu.
Funtzionamendua:
- Intzidentzia guztiak (altak/bajak/aldaketak) idazkaritzan bertan edota 945 890 360 telefonora deituaz jakinaraziko dira (ez itzazue egin, arren, posta elektronikoa erabiliz), inzidentzia aurreko egunean 12:00ak baino lehen.
- Premiazko abisuak, beti bezalaxe eta ha¡¡ahal dela, goizeko 09:30akbaino lehenago egiten saia zaitezte.
- Ikasturte hasieran, urtero, erabiltzailei zuzenduta, informazio bilera bat egiten da zeinean hemen azaltzen den informazioa osatzen den.
- Irailean eta ekainean ikasleak jasotzeko ordutegia: 14:30ak arte.