
Sortzailea
Gregie de Mayeyer, Kruibeke hirian (Flandria) jaio zen 1951n. Haurren liburu ilustratzaile izatetik idazle izatera pasa zen. Testuaren eta plastikaren artean interakzio estu bat lortu zuen.

Zer da JUUL?
Berak eta eskultore batek sortutako pertsonaiarik hunkigarriena JUUL izeneko haurra da. Ipuin hau sari askoren jabe izan da eta gaur egun pil-pilean dagoen ikaskideen arteko jazarpenaz, bulling-az alegia, mintzo zaigu.

Eta ... zertan datza Juul ekimena?
Ikasleen irakurtzaletasuna bultzateko ekimena da Juul. LH 1. eta 2. mailetan andereñoek hainbat liburu irakurtzen dizkie ikasleei.
LH 3.,4., 5. eta 6. mailetan, ordea, launa liburu aukeratu eta gelan irakurri egiten dute irakasleekin batera.

Behin irakurrita ...
Behin irakurketak bukatuta, ekimena lantzen dugun Euskal Herriko ikastolok, egun berean, ikasleek, euren aburuz kuttunen izan duten liburuari bozka ematen diote.