Skip to main content

LH4_ORIO

Txurruka aterpetxean egonaldia
irudia

Euskal Itsasoa programaren barruan, ekintza ugari egiteko aukera eskaintzen du Orioko TXURRUKA aterpetxeak eta bertan egon dira urriaren 21etik 23ra LH4. mailetako ikasleak. 

Itsas ingurunea, ingurune horretako ekosistema desberdina, beronen animaliak eta landareak baita kostaldeko herriak ere ezagutzeaz gain, itsasoa zaintzeko beharraz ohartzeko baliatu izan dugu.

irudia
irudia

Orion euskal baleari buruzko historia ezagutu eta gero arrantzarako aparejuak egiteko tailer bat egin zuten: aparejuen zatiak ezagutzea (pita, birakaria, kortxoa, amua, beruna, etab.), aparejuak egiten ikastea, talde-lana sustatzea eta arrantzako ohiko korapiloak ikastea. Behin aparejuak bukatuta, aterpetxean bazkaldu zuten eta arratsaldean autobusez Zumaiara abiatu ziren.

Bi talde egin zituzten eta talde bat Zumaiako zubian arrantzan ari zen bitartean, beste taldeak Itzurun hondartza eta flischak ezagutu zituen. Ondoren, aldaketa egin zuten. Bi taldeek arrainak arrantzatu, arrainari musu eman eta berriro ibaira botatzeko aukera eduki zuten. Argazki gehiago HEMEN sakatuta.

irudia

Azken albisteak

Begirada honek ikaslea baino haratago pertsona ikusten laguntzen digu ikas-irakaskuntza prozesua humanizatzen.
Musika izan dugu gaia aurten mozorratzeko aitzakia: klasikoa, rocka, countrya, hip-hopa ...eta estilo bakoitzari dagokion koreografia ikusgai izan dugu Amurrioko frontoian! 
Bertsoa Bizi Gazte 2016an Arabako Bertsozale Elkarteak abiarazi zuen egitasmoa da eta gazteen euskararen erabilera sustatzea du helburua.
Aurtengo Olentzeroren bisita berezia izan da oso, erretiroa hartuko baitu! Ohiko bisita hau ezin ohikotzat hartu, gero!