Skip to main content

KiVA EGUNA

KiVa eguna
irudia

KiVa ikastola gara. KiVa programa bullying-aren aurkako programa da, ikerketan eta froga ziurretan oinarritutakoa. 

Turkuko Unibertsitatean garatu da, Finlandian, bertako Hezkuntza eta Kultura Ministerioak finantzatuta eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko hainbat ikastolatan inplementatu egin dugu, horien artean Aresketa Ikastolan.

irudia
irudia

Nola funzionatzen du KiVak? KiVaren helburua bullying-ari aurrea hartzea eta bullying kasuei eraginkortasunez aurre egitea da.Hiru elementu nagusi ditu ardatz: aurrea hartzea (bullying kasuak ekiditea), esku hartzea (Bullying-ari aurre egiteko tresnak) eta jarraipena egitea (urteroko jarraipena).

Programa honen baitan ekintza desberdinak antolatu dira ikastolan KiVa egunean: zapata kutxak jazarpenaren kontrako leloez apaindu, DBH 2. mailako ikasleek KiVa zer den LH 1. mailetakoei azaldu, jolas kooperatiboak, aurkezpenak ... (Argazkiak ikusteko egin klik HEMEN)

irudia

 

Azken albisteak

Begirada honek ikaslea baino haratago pertsona ikusten laguntzen digu ikas-irakaskuntza prozesua humanizatzen.
Musika izan dugu gaia aurten mozorratzeko aitzakia: klasikoa, rocka, countrya, hip-hopa ...eta estilo bakoitzari dagokion koreografia ikusgai izan dugu Amurrioko frontoian! 
Bertsoa Bizi Gazte 2016an Arabako Bertsozale Elkarteak abiarazi zuen egitasmoa da eta gazteen euskararen erabilera sustatzea du helburua.
Aurtengo Olentzeroren bisita berezia izan da oso, erretiroa hartuko baitu! Ohiko bisita hau ezin ohikotzat hartu, gero!