Skip to main content

Erailtzen ari diren haurrak gure haurrak ere badira!

Palestinarren eskubideak errespetatzen dituen bake iraunkorra exijituz!

Irudia
Palestinaren aldeko elkarrateratzea

Gure haurrak ere badira!

Israelgo armada sionistak, AEBren laguntzarekin, etengabeko  sarraskiak  eragiten ari da Gazan. Ospitalak, ikastetxeak ... milkaka zibil palestinar baino gehiago erail ditu gerra honetan, horietako gehienak haurrak. Beste behin ere, Palestinako herriaren suntsipen sistematikoaren lekuko izan behar dugu. Gure barrenak berriz ere irauli dizkigute eta inpotentzia nagusi da. Jada suntsitua den herrialdean, hondakin artean bizi diren gizon, emakume eta haurrak, bonbardatzen ari dira inolako bereizketarik gabe.

Azken albisteak

Begirada honek ikaslea baino haratago pertsona ikusten laguntzen digu ikas-irakaskuntza prozesua humanizatzen.
Musika izan dugu gaia aurten mozorratzeko aitzakia: klasikoa, rocka, countrya, hip-hopa ...eta estilo bakoitzari dagokion koreografia ikusgai izan dugu Amurrioko frontoian! 
Bertsoa Bizi Gazte 2016an Arabako Bertsozale Elkarteak abiarazi zuen egitasmoa da eta gazteen euskararen erabilera sustatzea du helburua.
Aurtengo Olentzeroren bisita berezia izan da oso, erretiroa hartuko baitu! Ohiko bisita hau ezin ohikotzat hartu, gero!