Skip to main content

Aresjaia 2025

Aresketa Ikastolaren jaia

Irudia
2025eko Aresjaian pregolaria izan den Txemi LLano

Txemi Llano izan dugu aurten Aresjaiako pregolaria. Berriki, haren bideo bat saritua suertatu da eta lan horretan ikastolako ikasleak protagonistak izan dira. Eskainitako laguntza eskertzeaz gain bideoaren mamiaz ere hitz egin zigun: bakeaz.

Pregoia eta gero suziriaren hotsak eta keak festari ireki zioten atea: DBH 4. mailetako ikasleen agurra, dantzaldiak, puzgarriak, duatloia, era askotako tailerrak, buruhandiak eta ikaskideon arteko bazkaria goizeko osagaiak izan ziren. Arratsaldean, aldiz, gurasoen txandan, euskal zein bestelako dantzez gain, mokadu baten bueltan berriketan elkarrekin egoteko tartea. 

 

 

Azken albisteak

Begirada honek ikaslea baino haratago pertsona ikusten laguntzen digu ikas-irakaskuntza prozesua humanizatzen.
Musika izan dugu gaia aurten mozorratzeko aitzakia: klasikoa, rocka, countrya, hip-hopa ...eta estilo bakoitzari dagokion koreografia ikusgai izan dugu Amurrioko frontoian! 
Bertsoa Bizi Gazte 2016an Arabako Bertsozale Elkarteak abiarazi zuen egitasmoa da eta gazteen euskararen erabilera sustatzea du helburua.
Aurtengo Olentzeroren bisita berezia izan da oso, erretiroa hartuko baitu! Ohiko bisita hau ezin ohikotzat hartu, gero!