Irudia

Aresketa Ikastola irabazi asmorik gabeko gurasoek osatutako kooperatiba izanik, eta kooperatibari dagozkion estatutoetan ezarritakoaren arabera, ikastolako familiak Asanbladan parte har zezaten hitzordua izan genuen ekainaren 25ean. Asanbladan, besteak beste, informazio orokorraz gain gai pedagogikoak, ekonomikoak baita ikastolaren hurrengo ikasturteari begirako norabideak mahaigaineratzen dira eta, bazkideak, familiak alegia, nondik norako horren erabakiak zehaztuko dituzte euren bozken bidez.