Skip to main content

Zein testuingutan hazi eta hezi?

Irudia
Kurtso hasiera

Haurren garapena eta hezkuntza sistema. Zein testuigurutan haziko eta heziko da?

Haurren garapen emozionalari, sozialari eta kognitiboari bagagozkie, umeen lehen urteak funtsezkoak direla esan genezake. Haurrak Hezkuntza sistemara ematen duen lehen pausoa mugarri garrantzitsua izaten da. 

 

Hazkuntza eta hezkuntzari begira.

Testuinguruaz ari garela, eta se-guruenik buruan galdera bera ze-rabiltela, 1977an, euren seme-alaben hezkuntzaren testuinguruaz kezkatuta, eta beronek hauspotu-ta, Amurrioko guraso talde batek Aresketa Ikastola sortu zuen. Ia 50 urteko ibilbide honetan, herritik eta herriarentzat sortua, euskararen eta euskal kulturaren biziberri-tzea ardatz izanik, belaunaldiz belaunaldi etorkizunari begira erai-kitako proiektu sendoa gara, gure haurren hazkuntza eta hezkuntzari begira erantzunen bila etengabean jarduten duen ikasle, familia, ira-kasle eta langileok osatutako komunitate bizia, azken batean, familia handi bat.

Testuinguruak

2 eta 16 urte bitarteko hezkuntza-ibilbide osoa eskaintzen duen ikastola gara, nortasun propioa duen proiektu egonkorrarekin. Haur Hezkuntza (2-5 urte bitarte-ko etapa): umearen erritmoa erres-petatzea da gure lanaren ardatza. Haurtzaroa oso garai sentikorra da, arreta berezia eskatzen duena. Gurean, haurra bere prozesuaren er-digunean dago eta, bereziki adin hauetan, ez dugu ulertzen hezkuntza “gauzak irakaste huts gisa”. Haurrak bere kabuz ikasteko gaitasuna du, eta helduon egitekoa ingurune egokia eskaintzea da: espazio seguruak eta harreman beroak eguneroko errutinak zainduz. Lehen helburua ziurtasuna da. Haur batek konfiantza sentitzen duenean, ausartzen da esploratzen, jolasten eta harremanak erai-kitzen. Horretarako, irakasle talde egonkor eta esperientziaduna dugu, lotura afektibo horiek zaintzen dituena. Lehen Hezkuntza (6-11 urte bitar-teko etapa): ikasleek autonomiarako lehen urratsak ematen dituzte: eduki akademikoez haratago jakin-mina, erantzukizuna eta lankidetza lantzen dira. Derrigorrezko Bigarren hezkuntza (12-16 urte bitarteko etapa): Lehen Hezkuntzan jorratutako autonomia horrek sakontasuna hartzen du; ikasleek pentsamendu kritikoa garatzen dute eta etorkizunari begira jartzen dira.

Helburuak

Gure jomuga honako hau da: DBH amaitzean ikasle bat bera ere ez dadin ikastolatik bizi-proiekturik gabe atera. Horretarako, tutoreak, irakasleak eta orientatzaileak bidelagun dira hazkuntza eta hezkuntza bide luze honetan. Aresketa ikastolan ez dugu uste, finean, heztea etapa akademikoak gainditze hutsa denik; pertsona osoak heztea da, gizartean beren tokia aurkitzeko prest egongo diren herritarrak.

Euskara

Euskara da gure oinarria eta eus-karak bizirik iraun dezan “taupa-dak berpiztu” behar ditugu, baina ateak zabalik ditugu jatorri, kultu-ra eta hizkuntza anitzeko familientzat, kulturartekotasuna aberasta-sun gisa ulertzen baitugu, eta, elkarbizitza errespetuz eta natural-tasunez landuz egunerokoan.

belaunaldiz belaunaldi etorkizunari begira erai-kitako proiektu sendoa gara.

Nora goaz?

Garai nahasi hauetan heztea ez da erraza eta, hortaz, gure se-me-alabak hazten ari direneko mundua, gizarte hipermoderno honek haiengan eragiten dituen eskakizunei eta haien bizitzei zen-tzu bat emateko beharrei errepara-tzen diegu (kezkak eta aurrera begi-rako etengabeko jardun horrek ur-tero antolatzen ditugun “Hezkun-tza Jardunaldi Irekiak” antolatze-ra garamatza, zeinetan etengabeko prestakuntza bilatzen dugun.

 

 

 

 


 


Azken albisteak

Euskara da gure oinarria eta euskarak bizirik iraun dezan “taupadak berpiztu” behar ditugu, baina...
Babioren babespean, herrigunetik gertu baina ingurune naturalean kokatuta.
Leloa eta logotipoa aukeratuta, abuztuan familia argazkia egin genuen Amurrioko jaietan; gaur, urriak 9,
Ekainaren 25ean 2024-2025 ikasturteari zegokion Ohiko Asanblada Orokorra egin genuen. Ikasturtean egindakoaren balorazioa nahiz aurrera begirako gaiak jorratu genituen bertan.